Euskal Gorrakek Europako 27 herrialdetako 81 ikasle hartu zituen urriaren 8tik 11ra bitartean Bilbon-
Pasaden 8tik 11ra bitartean, Euskal Gorrakek eta EDSUk, EDSUko I. Europear Mintegia ospatu zuten “Goi Mailako Hezkuntzaren Oztopoak Hautsiz” izenburupean. Egun horietan, Euskal Gorrakek Europako herrialde ezberdinetatik etorritako EDSUko I Europear Mintegian parte hartu zuten 81 ikasle hartu zituen.
EDSUk mota honetako ekitaldia antolatzen zuen lehenengo aldia izan da. Euskal Gorrakek ohore handiz hartu du Bilbo ekitaldiaren egoitzatzat aukeratu izana. Hori dela eta, Sofyiya Kalinova, EDSUko presidenteak, mintegiaren antolaketa eskertzen dio Euskal Gorrakeri.
Hizlariei dagokienez, ESU zein EDSUko ordezkariak eta Europan interpretazio arloan lan egiten duten profesionalak hitza hartu zuten. Hitzaldiek, pertsona gorrek unibertsitatean ikasteko dituzten zailtasunei heldu zieten. Testuinguru horrek eztabaida, hausnarketa eta bizipenak trukatzeko abaguneari bidea eman zion.
Ostegunean egin zen irekieraren ondoren, ostiral goizean lau hitzaldi egon ziren eta horren ostean eztabaida irekia. Arratsaldean, berriz, tailer batzuk ospatu ziren. Gauean, afaria bat antolatu zuten non parte hartzaile bakoitzak, bere kultur eta herrialdeetako jakiak, edariak eta produktu tipikoenak eraman zituzten. Europako ikasleek ekintza kulturalez beteriko larunbat goizaz gozatzeko aukera izan zuten; goizean Bilboats barkuan buelta bat eman eta Guggenheim museoa bisitatu ondoren, hamaiketako eta pintxo batzuk jateko aukera izan zuten. Ondoren, Bizkaia frontoira gerturatu ziren Herri Kiroletako eta pilota partidu bat ikustera. Horrez gain, pilotara eta txingetara jokatu zuten eta nork irabaziko zuen apostuak ere egin zituzten.
Mintegi hau ez zen posiblea izango kolaboratzaileen ekarpenik gabe (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko udala, Basque Tour, Eroski eta Daisalux fundazioak) eta gure boluntarioen lanik gabe.
EDSUko I. Europear mintegia ospatuko dute...
EDSUko I. Europear mintegia ospatuko dute
Euskal Gorrakek Europako 27 herrialde...
7:01 min.
Euskal Gorrakek Europako 27 herrialdetako 81 ikasle hartu zituen urriaren 8tik 11ra bitartean Bilbon-
Pasaden 8tik 11ra bitartean, Euskal Gorrakek eta EDSUk, EDSUko I. Europear Mintegia ospatu zuten “Goi Mailako Hezkuntzaren Oztopoak Hautsiz” izenburupean. Egun horietan, Euskal Gorrakek Europako herrialde ezberdinetatik etorritako EDSUko I Europear Mintegian parte hartu zuten 81 ikasle hartu zituen. EDSUk mota honetako ekitaldia antolatzen zuen lehenengo aldia izan da. Euskal Gorrakek ohore handiz hartu du Bilbo ekitaldiaren egoitzatzat aukeratu izana. Hori dela eta, Sofyiya Kalinova, EDSUko presidenteak, mintegiaren antolaketa eskertzen dio Euskal Gorrakeri. Hizlariei dagokienez, ESU zein EDSUko ordezkariak eta Europan interpretazio arloan lan egiten duten profesionalak hitza hartu zuten. Hitzaldiek, pertsona gorrek unibertsitatean ikasteko dituzten zailtasunei heldu zieten. Testuinguru horrek eztabaida, hausnarketa eta bizipenak trukatzeko abaguneari bidea eman zion. Ostegunean egin zen irekieraren ondoren, ostiral goizean lau hitzaldi egon ziren eta horren ostean eztabaida irekia. Arratsaldean, berriz, tailer batzuk ospatu ziren. Gauean, afaria bat antolatu zuten non parte hartzaile bakoitzak, bere kultur eta herrialdeetako jakiak, edariak eta produktu tipikoenak eraman zituzten. Europako ikasleek ekintza kulturalez beteriko larunbat goizaz gozatzeko aukera izan zuten; goizean Bilboats barkuan buelta bat eman eta Guggenheim museoa bisitatu ondoren, hamaiketako eta pintxo batzuk jateko aukera izan zuten. Ondoren, Bizkaia frontoira gerturatu ziren Herri Kiroletako eta pilota partidu bat ikustera. Horrez gain, pilotara eta txingetara jokatu zuten eta nork irabaziko zuen apostuak ere egin zituzten. Mintegi hau ez zen posiblea izango kolaboratzaileen ekarpenik gabe (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko udala, Basque Tour, Eroski eta Daisalux fundazioak) eta gure boluntarioen lanik gabe.
2015/10/15