Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Irisgarritasuna abenduko hauteskunde mahaietan

Mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako zeinu hizkuntzako interpretea egongo da

Datorren abenduaren 20an Gorte Nagusietarako hauteskundeak dira eta mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako zeinu hizkuntzako interpretea egongo da.

Barne Ministerioa 2011.urtean hasi zen hauteskunde-mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako interpreteen gastuak bere gain hartzen.

Pertsona gorren bati hauteskunde-mahaikide izatea egokitu bazaio bi aukera ditu:

  1. Mahaikidea izateari uko egin jakinarazpenaren arauak jarraituz.

  2. Mahaikidea izatea onartu eta zeinu hizkuntzako interpretea eskatu.

Behin jakinarazpena jasota, pertsona gorrak 7 eguneko epea dauka interpretea eskatzeko. Honetarako hurrengo urratsak jarraitu beharko ditu:

  1. Zure zonaldeko hauteskunde-batzordera idazki bat bidali. Idazkiaz batera zure ezgaitasun ziurtagiria erantsi.

  2. Hauteskunde egunean zure hauteslekura joan eta interpretea bertan egongo da. Pertsona gorrak EZ du federazioan edo pertsona gorren elkartean interpretea eskatu behar. Honen gaineko informazio guztia honako estekan aurkituko duzue [CNSE bloga] (http://blog.cnse.es/personas-sordas-como-participar-en-las-mesas-electorales/)

Zeinu hizkuntzako interprete zerbitzua eskatzeko eskaera-orria honako estekan eskuragarri duzue: [Eskaera eredua] (http://goo.gl/25gcu)

Irisgarritasuna abenduko hauteskunde mahaietan

Irisgarritasuna abenduko hauteskunde mahaieta...
Irisgarritasuna abenduko hauteskunde mahaietan

Mahaikide izatea egokitzen zaien pert...
1:38 min.

Mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako zeinu hizkuntzako interpretea egongo da

Datorren abenduaren 20an Gorte Nagusietarako hauteskundeak dira eta mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Barne Ministerioa 2011.urtean hasi zen hauteskunde-mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako interpreteen gastuak bere gain hartzen. Pertsona gorren bati hauteskunde-mahaikide izatea egokitu bazaio bi aukera ditu: 1. Mahaikidea izateari uko egin jakinarazpenaren arauak jarraituz. 2. Mahaikidea izatea onartu eta zeinu hizkuntzako interpretea eskatu. Behin jakinarazpena jasota, pertsona gorrak 7 eguneko epea dauka interpretea eskatzeko. Honetarako hurrengo urratsak jarraitu beharko ditu: 1. Zure zonaldeko hauteskunde-batzordera idazki bat bidali. Idazkiaz batera zure ezgaitasun ziurtagiria erantsi. 2. Hauteskunde egunean zure hauteslekura joan eta interpretea bertan egongo da. Pertsona gorrak EZ du federazioan edo pertsona gorren elkartean interpretea eskatu behar. Honen gaineko informazio guztia honako estekan aurkituko duzue [CNSE bloga] (http://blog.cnse.es/personas-sordas-como-participar-en-las-mesas-electorales/) Zeinu hizkuntzako interprete zerbitzua eskatzeko eskaera-orria honako estekan eskuragarri duzue: [Eskaera eredua] (http://goo.gl/25gcu)

2015/11/27

December 2023
MTWTFSS
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
November 2023
MTWTFSS
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data