Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Interprete Zerbitzuaren gogobetetasun inkesta eta eskuorria bideoan eskuragarri

ZHIZren gogobetetasun inkestaren galderak eta informazio-eskuorria ZHn ikus daitezke

Euskal Gorrakek Zeinu Hizkuntza Interpreteen Euskal Zerbitzuaren (ZHIZ) informazio guztia egokitu du, pertsona gorrentzat erabat irisgarria izan dadin.

Batetik, zerbitzuaren informazio-eskuorriak ZHko bideo batera eramango zaituen QR kodea dauka. Gainera, Euskal Gorraken Facebook eta web orrian ere ikusgai dago.

Bestetik, ZHIZren gogobetetasun inkesta ere ZHn ikus daiteke, galdera bakoitzaren ondoan jarri ditugun QR kodeei esker. Horretaz gain, gaurtik aurrera gogobetetasun inkesta Euskal gorraken web orrian bertan bete ahal izango duzu. Horretarako, zerbitzua bukatu ondoren, interpreteari pasahitza eskatu eta inkesta etxetik bertatik lasai asko eta erosotasunez erantzun ahal izango duzu.

Dagoeneko on-line inkesta zein galderak ZHn euskal-gorrak.org webgunean eskuragarri daude, blogen sailaren ondoan dagoen ZHI ESKATU atalaren azpian.

Berritasun horiei esker, Euskal Gorrakek pertsona gorrei informazioa jasotzeko erraztasunak eman nahi dizkie. Era berean, eskaintzen dizkiegun zerbitzuen gaineko iritzia emanez, partehartze aktiboa izan dezaten sustatu nahi du.

Interpretazio zerbitzuaren ostean inkesta bete eta hobetzen lagundu gaitzazu!

Interprete Zerbitzuaren gogobetetasun inkesta eta eskuorria bideoan eskuragarri

Interprete Zerbitzuaren gogobetetasun inkesta...
Interprete Zerbitzuaren gogobetetasun inkesta eta eskuorria bideoan eskuragarri

ZHIZren gogobetetasun inkestaren gald...
1:32 min.

ZHIZren gogobetetasun inkestaren galderak eta informazio-eskuorria ZHn ikus daitezke

Euskal Gorrakek Zeinu Hizkuntza Interpreteen Euskal Zerbitzuaren (ZHIZ) informazio guztia egokitu du, pertsona gorrentzat erabat irisgarria izan dadin. Batetik, zerbitzuaren informazio-eskuorriak ZHko bideo batera eramango zaituen QR kodea dauka. Gainera, Euskal Gorraken Facebook eta web orrian ere ikusgai dago. Bestetik, ZHIZren gogobetetasun inkesta ere ZHn ikus daiteke, galdera bakoitzaren ondoan jarri ditugun QR kodeei esker. Horretaz gain, gaurtik aurrera gogobetetasun inkesta Euskal gorraken web orrian bertan bete ahal izango duzu. Horretarako, zerbitzua bukatu ondoren, interpreteari pasahitza eskatu eta inkesta etxetik bertatik lasai asko eta erosotasunez erantzun ahal izango duzu. Dagoeneko on-line inkesta zein galderak ZHn [euskal-gorrak.org](http://www.euskal-gorrak.org/interpretesEu.html) webgunean eskuragarri daude, blogen sailaren ondoan dagoen ZHI ESKATU atalaren azpian. Berritasun horiei esker, Euskal Gorrakek pertsona gorrei informazioa jasotzeko erraztasunak eman nahi dizkie. Era berean, eskaintzen dizkiegun zerbitzuen gaineko iritzia emanez, partehartze aktiboa izan dezaten sustatu nahi du. Interpretazio zerbitzuaren ostean inkesta bete eta hobetzen lagundu gaitzazu!

2014/06/05

November 2023
MTWTFSS
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
October 2023
MTWTFSS
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data