Bihar izango da eta 12etatik 14etara ZHI egongo da
Bihar, hilak 21, goiz osoan zehar prebentzio jaia ospatuko da Paseo Uribitarte-n, Bilbon, Guggenheim Museoaren alboan. Bertan 400m2-ko etxe erraldoi bat jarriko da hurbilduko den edonork, bereziki umeek, istripu kasuetan nola jokatu behar den ikas dezaten. Horretaz gain, zer egin sute bat egotekotan, zerk eragin dezakeen, ebakuazio aholkuak eta lehen sorospenei buruz ikas dezateke.
Gainera, suhiltzaileen hainbat kamioi bertan egongo dira barrutik ikusi ahal izateko eta hurbiltzen diren umeentzat prebentzio koaderno batzuk emango zaie.
Horretaz gain, Bilboko Udaleko Larrialdiko Zerbitzu Medikuko Anbulantzien langileek bihotz-biriketako bizkortzea nola egiten den irakatsiko diete.
Bertan 12:00etatik 14:00etara Zeinu Hizkuntzako Interpretea egongo da hurbiltzen diren pertsona gorrei informazioa eskaintzeko.
Prebentzio jaia...
Prebentzio jaia
Bihar izango da eta 12etatik 14etara ...
1:26 min.
Bihar izango da eta 12etatik 14etara ZHI egongo da
Bihar, hilak 21, goiz osoan zehar prebentzio jaia ospatuko da Paseo Uribitarte-n, Bilbon, Guggenheim Museoaren alboan. Bertan 400m2-ko etxe erraldoi bat jarriko da hurbilduko den edonork, bereziki umeek, istripu kasuetan nola jokatu behar den ikas dezaten. Horretaz gain, zer egin sute bat egotekotan, zerk eragin dezakeen, ebakuazio aholkuak eta lehen sorospenei buruz ikas dezateke. Gainera, suhiltzaileen hainbat kamioi bertan egongo dira barrutik ikusi ahal izateko eta hurbiltzen diren umeentzat prebentzio koaderno batzuk emango zaie. Horretaz gain, Bilboko Udaleko Larrialdiko Zerbitzu Medikuko Anbulantzien langileek bihotz-biriketako bizkortzea nola egiten den irakatsiko diete. Bertan 12:00etatik 14:00etara Zeinu Hizkuntzako Interpretea egongo da hurbiltzen diren pertsona gorrei informazioa eskaintzeko.
2017/10/20