Zeinu Hizkuntza kurtsoak

SOS-Deiaken APP berriak entzumen arazoak dituztenekin komunikatzea ahalbidetuko du

Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago, gaurtik, doan. Besteak beste, Euskal Gorrak elkartearekin elkarlanean egin dute aplikazioa.

Eusko Jaurlaritzaren 112-SOS Deiak larrialdi zerbitzuak APP berria du gaurtik, eta doanjaits daiteke Android eta iOS sistemetarako aplikazioa. Euskaraz eta gaztelaniazeskaintzen du informazioa, eta, besteak beste, entzuteko eta hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du. Gainera, deia egiten duen pertsonaren kokapena automatikoki aurki dezake APP berriak.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aurkeztu du aplikazio berria, gaur goizean, Larrialdietarako Koordinazio Zentroan, Txurdinagan. Horren hitzetan, APP berria "irisgarria da telefonoz komunikatzerik ez duten pertsonentzat eta gainerako herritar guztientzat".

Sailburuaren arabera, bi dira aplikazioaren nobedade nagusiak; batetik, entzuteko edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du, horretarako prestatuko grafiko eta txat berezien bidez, eta, bestetik, aktibatuta egonez gero, deia egin orduko bidaltzen du GPS seinalea APPak, eta, horri esker, automatikoki deia egin duen pertsonaren kokapen zehatza jakingo da. "Bereziki, trafiko-istripuetan eta mendiko bilaketa-lanetan oso erabilgarria izango da", esan du Beltran de Herediak.

"Larrialdietako APP berria jaisten dutenek GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktiba dezakete, eta datu medikoak ere eman ditzakete (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar). Hala, zerbitzua eraginkorragoa izan daiteke osasun-larrialdiei erantzun behar izaten zaienean. Gainera, pertsona batek larrialdi-abisua bidaltzen digunean, berak nahi duen pertsonari deitzeko harremanetarako zenbaki bat gehitzeko aukera ere emango zaio", adierazi du sailburuak.

SOS-Deiaken APP berriak entzumen arazoak dituztenekin komunikatzea ahalbidetuko du

SOS-Deiaken APP berriak entzumen arazoak ditu...
SOS-Deiaken APP berriak entzumen arazoak dituztenekin komunikatzea ahalbidetuko du

Android eta iOS sistemetarako eskurag...
1:57 min.

Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago, gaurtik, doan. Besteak beste, Euskal Gorrak elkartearekin elkarlanean egin dute aplikazioa.

Eusko Jaurlaritzaren 112-SOS Deiak larrialdi zerbitzuak APP berria du gaurtik, eta doanjaits daiteke Android eta iOS sistemetarako aplikazioa. Euskaraz eta gaztelaniazeskaintzen du informazioa, eta, besteak beste, entzuteko eta hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du. Gainera, deia egiten duen pertsonaren kokapena automatikoki aurki dezake APP berriak. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aurkeztu du aplikazio berria, gaur goizean, Larrialdietarako Koordinazio Zentroan, Txurdinagan. Horren hitzetan, APP berria "irisgarria da telefonoz komunikatzerik ez duten pertsonentzat eta gainerako herritar guztientzat". Sailburuaren arabera, bi dira aplikazioaren nobedade nagusiak; batetik, entzuteko edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du, horretarako prestatuko grafiko eta txat berezien bidez, eta, bestetik, aktibatuta egonez gero, deia egin orduko bidaltzen du GPS seinalea APPak, eta, horri esker, automatikoki deia egin duen pertsonaren kokapen zehatza jakingo da. "Bereziki, trafiko-istripuetan eta mendiko bilaketa-lanetan oso erabilgarria izango da", esan du Beltran de Herediak. "Larrialdietako APP berria jaisten dutenek GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktiba dezakete, eta datu medikoak ere eman ditzakete (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar). Hala, zerbitzua eraginkorragoa izan daiteke osasun-larrialdiei erantzun behar izaten zaienean. Gainera, pertsona batek larrialdi-abisua bidaltzen digunean, berak nahi duen pertsonari deitzeko harremanetarako zenbaki bat gehitzeko aukera ere emango zaio", adierazi du sailburuak.

2018/04/19

December 2023
MTWTFSS
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
November 2023
MTWTFSS
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data