Izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30erakoa da. Azken emanaldia azaroaren 21ean izango da
Ulertuz-ek eta UPV-EHUk Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria antolatu dute. Horren bitartez, Euskadiko kultura eta musika taldeei bultzada eman nahi diete, baita entzumen ezgaitasuna ikusgai egin ere.
Parte hartu nahi duten musika taldeek, Zeinu Hizkuntzara interpretatutako eta azpititulatutako abesti baten bideoa aurkeztu beharko dute.
Lehiaketa fase bitan gauzatuko da. Batetik, izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30era arte luzatuko da. Epe horretan zehar parte-hartzaileen proposamenak jasoko dituzte eta Facebook-eko orrira igoko dituzte jendeak boza eman dezan. Botorik gehien jasotzen duen proposamena finalerako sailkatuko da zuzenean; gainontzeko lau finalistak, aldiz, antolakuntzak berak aukeratuko ditu. Bestetik, 5 finalisten azkeneko emanaldia azaroaren 21ean, ostirala, izango da Bilboko UPV-EHUren Bizkaia Aretoan.
Musika taldea badaukazu edo Zeinu Hizkuntzako interpretea bazara eta parte hartu nahi baduzu, hona hemen lehiaketaren oinarriak jaisteko esteka: Oinarriak jeitsi
Dagoeneko hainbat taldek izena eman dute baina Zeinu Hizkuntzako interpreteen faltan daude. Interpretea bazara eta parte hartu nahi baduzu, ez duzu zertan talderik ezagutu. Ulertuz Elkarteak bitartekari lanak egingo ditu taldeei interpreteak esleituz. Anima zaitez eta parte hartu!
Informazio gehiago: www.facebook.com/FestivalDeMusicaAccesibleDeBilbao ulertuz.org/festival-de-musica-accesible
Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria...
Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria
Izen-emate epea ekainaren 16tik irail...
1:59 min.
Izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30erakoa da. Azken emanaldia azaroaren 21ean izango da
Ulertuz-ek eta UPV-EHUk Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria antolatu dute. Horren bitartez, Euskadiko kultura eta musika taldeei bultzada eman nahi diete, baita entzumen ezgaitasuna ikusgai egin ere. Parte hartu nahi duten musika taldeek, Zeinu Hizkuntzara interpretatutako eta azpititulatutako abesti baten bideoa aurkeztu beharko dute. Lehiaketa fase bitan gauzatuko da. Batetik, izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30era arte luzatuko da. Epe horretan zehar parte-hartzaileen proposamenak jasoko dituzte eta Facebook-eko orrira igoko dituzte jendeak boza eman dezan. Botorik gehien jasotzen duen proposamena finalerako sailkatuko da zuzenean; gainontzeko lau finalistak, aldiz, antolakuntzak berak aukeratuko ditu. Bestetik, 5 finalisten azkeneko emanaldia azaroaren 21ean, ostirala, izango da Bilboko UPV-EHUren Bizkaia Aretoan. Musika taldea badaukazu edo Zeinu Hizkuntzako interpretea bazara eta parte hartu nahi baduzu, hona hemen lehiaketaren oinarriak jaisteko esteka: [Oinarriak jeitsi](http://ulertuz.org/wp-content/uploads/2014/06/bases_inscripcion_musica_accesible.zip) Dagoeneko hainbat taldek izena eman dute baina Zeinu Hizkuntzako interpreteen faltan daude. Interpretea bazara eta parte hartu nahi baduzu, ez duzu zertan talderik ezagutu. Ulertuz Elkarteak bitartekari lanak egingo ditu taldeei interpreteak esleituz. Anima zaitez eta parte hartu! Informazio gehiago: [www.facebook.com/FestivalDeMusicaAccesibleDeBilbao](https://www.facebook.com/FestivalDeMusicaAccesibleDeBilbao?ref=hl) [ulertuz.org/festival-de-musica-accesible](http://ulertuz.org/festival-de-musica-accesible/)
2014/09/17