Euskal Gorrakek antolatutako Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia datorren azaroaren 22an izango da Bilboko Husa Jardines de Albia Hotelean
Datorren azaroaren 22a ezinbesteko data izango da EAEko pertsona gorrentzat, Euskal Gorrakek Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia ospatuko baitu.
2010eko I Jardunaldiei helduz, elkartegintzaren egungo egoera aztertuko dugu baina oraingoan ikuspegi zabalagoa emanez. Izan ere, erkidegoetako federazioen ikuspuntuaz gain, EUDko -European Union of the Deaf- kideetako bat hizlari izango dugu. Hortaz, Estatu zein Europako elkarteen artean dauden ezaugarri komunak nahiz ezberdintasunak alderatu eta horien gainena hausnartzeko parada izango dugu.
Bestetik, Herri Administrazioak ere, ezgaitasuna duten pertsonei orokorrean nahiz entzumen ezgaitasuna dutenei zehazki eskaintzen dien arretaren erantzukizun eta kalitateaz duen iritzia aurkeztuko digu. Oraingo honetan, Sergio Murillo, Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Zuzendari Nagusia izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren ikuspuntua azaltzeko arduraduna.
Era berean, pertsona gorrek hainbeste erabiltzen duten SVisual Plataformaren funtzionamendua zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Izatez, baliabide hau oraingoz pertsona entzuleentzat eskuragarria baino ez den titulartasun publikoko zerbitzu garrantzitsuen alternatiba irisgarria izan liteke: 016 telefonoa, Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzua...
Azkenik, jardunaldiei amaiera bikaina emateko, “Elkartegintza ibilbidearen 2014ko CERMI.es Saria” banatuko da. Aurten, Félix Pinedo Peydróri emango zaio, pertsona gorren elkartegintzaren sorrera eta egituraketan egindako ekarpena aitortu nahian.
Jardunaldietan parte hartzea doakoa da eta dagoeneko zabalik dago online izen-ematea: elkartesarearenjardunaldiak.blogspot.com.es
Datorren azaroaren 22an Euskal Gorrakek Euska...
Datorren azaroaren 22an Euskal Gorrakek Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jarduanldia os
Euskal Gorrakek antolatutako Euskadik...
2:02 min.
Euskal Gorrakek antolatutako Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia datorren azaroaren 22an izango da Bilboko Husa Jardines de Albia Hotelean
Datorren azaroaren 22a ezinbesteko data izango da EAEko pertsona gorrentzat, Euskal Gorrakek Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia ospatuko baitu. 2010eko I Jardunaldiei helduz, elkartegintzaren egungo egoera aztertuko dugu baina oraingoan ikuspegi zabalagoa emanez. Izan ere, erkidegoetako federazioen ikuspuntuaz gain, EUDko -European Union of the Deaf- kideetako bat hizlari izango dugu. Hortaz, Estatu zein Europako elkarteen artean dauden ezaugarri komunak nahiz ezberdintasunak alderatu eta horien gainena hausnartzeko parada izango dugu. Bestetik, Herri Administrazioak ere, ezgaitasuna duten pertsonei orokorrean nahiz entzumen ezgaitasuna dutenei zehazki eskaintzen dien arretaren erantzukizun eta kalitateaz duen iritzia aurkeztuko digu. Oraingo honetan, Sergio Murillo, Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Zuzendari Nagusia izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren ikuspuntua azaltzeko arduraduna. Era berean, pertsona gorrek hainbeste erabiltzen duten SVisual Plataformaren funtzionamendua zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Izatez, baliabide hau oraingoz pertsona entzuleentzat eskuragarria baino ez den titulartasun publikoko zerbitzu garrantzitsuen alternatiba irisgarria izan liteke: 016 telefonoa, Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzua... Azkenik, jardunaldiei amaiera bikaina emateko, “Elkartegintza ibilbidearen 2014ko CERMI.es Saria” banatuko da. Aurten, Félix Pinedo Peydróri emango zaio, pertsona gorren elkartegintzaren sorrera eta egituraketan egindako ekarpena aitortu nahian. Jardunaldietan parte hartzea doakoa da eta dagoeneko zabalik dago online izen-ematea: [elkartesarearenjardunaldiak.blogspot.com.es](http://elkartesarearenjardunaldiak.blogspot.com.es/)
2014/10/31